XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Harri sedimentarioak

22. jarduera (jarraipena)

Bestalde, jalkitako material horiekin batera arro edo haran sedimentarioetan bizitako animalia eta landare batzuen hondarrak pilatzen dira, harri bereziak sortaraziz.

Izaki bizidunen hondarrak (markak, oinatzak, zatiak...) dituzten harri hauek fosilak dira.

23. jarduera

Aurreko jardueran azaldutako ideiak zabaltzeko hona hemen informazio gehiago.

Irakur ezazu arretaz.

Aurreko aro geologikoetan bizi izan ziren animalia eta landareen hondar ugari geruza sedimentarioetan lurperatuta kontserbatu dira, eta beste garai batzuetako bizitzaren lekuko baliotsu gisa iritsi zaizkigu gure egunetaraino.

Fosilak deritze (latinezko fossilis hitzetik eratorritako hitza da, eta lurretik ateratakoa esan nahi du).

Fosiletatik abiatuta posible da, eta xehetasun handiz, antzinako garaietan gure planetan bizitza nolakoa zen asmatzea.

Horretarako estudiatu behar izan dira arroketan grabatutako oin-markak, hortz-arrastoak zenbait objektutan, hezur artean geratutako ehun-hondarrak, gorotz harri bihurtuak (koprolitoak) eta beste.

Baina nola osatzen da fosil bat?

Hurrengo orrialdeko marrazkiei begirada bat botatzen badiezu eta arretaz irakurtzen baduzu alboan duten testua, erraz ulertuko duzu nola gertatzen den fosilizazioa.